Ausolan Fundazioaren helburu nagusia Ausolan Eskola sortzea da. Ekimen horrek zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeak trebatzeko konpromisoa du. Proiektu honek emakumeak ahalduntzea du xede; horretarako, lan-aukerak areagotzeko eta lan duina lortzeko formakuntza integrala eskaintzen die. Ausolan Eskolak hainbat formakuntza-programa eskainiko ditu akademia espezializatu batekin elkarlanean. Hala, lan-merkatuan eskaera handia duten profiletan jarriko du arreta. Besteak beste, sukaldari, sukaldari-laguntzaile, garbitzaile eta monitore izateko formakuntzak eskainiko dituzte. Arlo horietan,parte-hartzaileei trebetasun praktiko eta teknikoak emateaz gain, konfiantza eta norberaren eraginkortasuna sustatuko dira. Halaber, Secretariado Gitano Fundazioarekin lan egiten dugu. Ausolan Eskolaren proiektuarekin batera, ingurune inklusibo eta laguntzaile bat sortzea da helburua, aukera-berdintasuna sustatuko dituena. Heziketaren eta formakuntzaren bidez, oztopo sozioekonomikoak gainditzeko eta haien komunitateei ekarpen positiboa egiteko beharrezko tresnak eman nahi dizkiegu emakumeei.